XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

b) Berri ona eta kristau esperientzia
* Jainkoa, beti barkatzen duen aita ona da.

Eta altxa, eta bere aitarengana abiatu zen.

Oraindik urruti zegoela, ikusi zuen aitak eta erruki izan zuen; joan zen lasterka harengana, besarkatu zuen eta musuka hasi zitzaion.

Semeak esan zion:
- Aita, bekatu egin dut zeruaren aurka eta zure aurka; ez dut gehiago zure seme izenik merezi.

Aitak, ordea, esan zien bere morroiei:
- Ekarri berehala soinekorik ederrena, eta jantz iezaiozue; ipin iezaiozue eraztuna eskuan, eta jantzi oinetakoak; ekarri zekor gizenena, eta hil; jan dezagun eta jai egin: nire seme hau hila bait zegoen, eta biztu egin da; galdua zegoen, eta aurkitu dugu (Lk 15, 20-24).

Seme galduaren parabolaren bigarren zati honek, lehen esana are gehiago sakontzea besterik ez du egiten.

Baina bada alderdi nagusi bat hemen nabarmentzen dena: Aitaren erabakia: Bera da mutilaren bidera ateratzen dena; eta pozez betetzen da eta jai egiten du, semea damuturik eta aldatu nahian ikusten duenean.

Hau da gai honen une nagusia eta Jesusek aurkezten digun ondorioa: Jainkoak maite gaitu gure Aita delako; eta pozez gainezten da eta festa egiten du; beti barkatzen digu; gure bidera ateraz eta berak lehen pausoa emanez onartzen gaitu.

c) Sinismenaren barneratzea eta adieraztea
Parabola honen elkarrizketa eta aitamenean, historia honi buruz haurren agerpenean egingo da, berez, barneratzea.

Garrantzi haundiko da haurrek Jesusen otoitza gogoratzea Gure Aita Jainkoari eskatzen diogun barkamenari buruzko esaldian.

Guk horrela egitea nahi izan zuen Jesusek; eta uste onez egitea.

Jesusen esaldi hau gogoratzean, haurrek adierazi dezakete, marrazkitan, otoitzaren mamia.

Haurraren kuadernokoa edo beste otoitz bat on lekiguke gure barkamen-eskea jasotzeko, Jainkoak nolako maitasunez eta onginahiz barkatzen digun azpimarratuz, behinere aspertu gabe.